2018(e)ko ekainaren 28(a), osteguna

Hamelingo txirularia Elgoibarko Herri Eskolako 2 urtekoekin


Hamelingo Txirularia
Artista: Peru Ansorena

Mila esker Peru,
2017-18 ikasturtean zehar
eskaini diguzun
laguntza eta esku-zabaltasunarengatik,
beti ere irribarre batekin ahoan!

2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

TXANPIAN KURTSOARI URAREKIN EMAN DIOGU BUKAERA

TERMOMETROEK GORA EGIN DUTE...

 PUXIKAK UREZ BETE DITUGU ETA ELKARRI PASATU DIZKIOGU



URETAKO PISTOLEKIN JOLASTU GARA


AGUR DENOI ETA ONDO ONDO PASA UDA!!



2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

JATA HERRI ESKOLAN



Atzo goizean Jata etorri zen herri eskolako 2 urteko umeak agurtu eta beraikin jolastera. 





Agur, Jata!!! Etorri beste egun batean ere..

2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

HERRI ESKOLAKO BARATZA

Herri eskolako bi urteko haurrak eskolako baratzera joan dira urazak landatzera. Landatu ondoren ureztatu eta zainduko dituzte.









 Ze ondo pasatu duten!!!!! Ea eguzkiak pixkat lagundu eta handi-handi egiten zaizkigun!!!









2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

PERU IPUIN KONTALARI APARTA!

 PERUK, GORPUTZ HEZKUTZAKO IRAKASLEA IZATEAZ GAIN, IPUIN KONTALARI APARTA DELA ERAKUTSI DIGU.

 "HAMELINGO XIRULARIA " IPUINA KONTATU DIGU...
 


GU ERE SAGUTXO BIHURTU GARA ETA BERE ATZETIK MUGITU GARA.



HERRI KIROLAK EGIN DITUGU TXANPIÑOIAN.

 6. MAILAKOAK ETORRI DIRA GUREKIN JOLASTERA.



TXOKOR BILKETA EGIN DUGU.


UZTAIEN GAINETIK SALTOAK EGIN DITUGU.

TXAPEL JAURTIKETAN ERE ARITU GARA.

ZEIN ONDO PASATU DUGUN EUSKARAZ MINTZATZEN

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

Jolas kooperatiboak Haur Hezkuntzako ikasleekin

Jolas kooperatiboak
Haur Hezkuntzako ikasleekin.

Izenak ikasteko jolasa: pilota bat erabiliz.

Lua la le jolasa: gorputzeko atal ezberdinekin koordinatuz.

Kanikaren jolasa: arreta bultzatzeko.

Otsoaren jolasa: 


Irakaslea: Larraitz Esnaola, 
URTXINTXA ELKARTEA.



Haur Hezkuntzako ikasleek primeran 
igaro zuten jolas kooperatibo 
ezberdinetan parte hartzen.


2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

Lagun txakurra bi urteko haurrekin.

HH2ko haurrak etengabean jolasean eta ikasten dabiltza. Azken aste hauetan txakurrei buruz ari dira lanean, hainbat abesti eta beste hainbat jolas. Lagun berriak ezagutzen ari dira, batetik Pintto txakurra, eta bestetik Beltzi.

Gaurkoan ezusteko zoragarria izan dugu gainera, eskolako familia batek beraien txakurra ekarri digute gelara. Zein pozik ibili garen berakin jolasean, zein ederki ibili den bera ere gure eskolan.

Mila esker Zuriñe eta Ion, baita nola ez, gure laguntzaile Luken-eri ere eta noski gure eskolako kide berriari, "Lagun" txakurra.

Goiz ederra gaurkoa ere haur hezkuntzako umeentzat!




Inauterietan ikusiko dugu elkar!