2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

Lagun txakurra bi urteko haurrekin.

HH2ko haurrak etengabean jolasean eta ikasten dabiltza. Azken aste hauetan txakurrei buruz ari dira lanean, hainbat abesti eta beste hainbat jolas. Lagun berriak ezagutzen ari dira, batetik Pintto txakurra, eta bestetik Beltzi.

Gaurkoan ezusteko zoragarria izan dugu gainera, eskolako familia batek beraien txakurra ekarri digute gelara. Zein pozik ibili garen berakin jolasean, zein ederki ibili den bera ere gure eskolan.

Mila esker ZuriƱe eta Ion, baita nola ez, gure laguntzaile Luken-eri ere eta noski gure eskolako kide berriari, "Lagun" txakurra.

Goiz ederra gaurkoa ere haur hezkuntzako umeentzat!




Inauterietan ikusiko dugu elkar!